Tor magoagaz, euskaratik eta euskaraz
Euskaraldia ekimenaren barruan azaroaren 23tik abenduaren 3ra arteko erronka hasi aurretik, motorrak berotzeko hainbat ekintza egiten ari dira bertoko udalerrietan. Esate baterako, aurreko barikuan, Tor magoaren magiaz gozatu zuten Munitibarko Sindikat...

Euskaraldia ekimenaren barruan azaroaren 23tik abenduaren 3ra arteko erronka hasi aurretik, motorrak berotzeko hainbat ekintza egiten ari dira bertoko udalerrietan. Esate baterako, aurreko barikuan, Tor magoaren magiaz gozatu zuten Munitibarko Sindikatu jatetxean bildutakoek. Bere trikimailuekin, ume zein nagusi aho zabalik eta liluratuta utzi zituen Euskal Herrian hain ezaguna den magoak.