92 pilotarik jolatuko dute aurten Emakume Master Cup Txapelketako Lau t’erdiko lehiaketa. Domekan amaitu zen izen emotea, eta iaz baino hamabi pilotari gehiagok parte hartuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. “92 hoietako 24 berriak dira”, nabarmendu dute.
Jatorriari dagokionez, bizkaitarrak izango dira nagusi. Mailak kontuan hartuta, berriz, 12 pilotari neurtuko dira Lehen Mailan eta 80 berriz, Promozio Mailan.
Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalaga II. Emakume Master Cup-eko partida jokatzen Gasteizko Ogetan. Argazkia: Arabako Euskal Pilota Elkartea
Lea-Artibaiko pilotari bakarrak jokatuko du eskuz banako txapelketa.
Leire Etxaniz etxebarritarra Lehen Mailan ariko da, aurretik lortutako txapelei beste bat gehitzeko borrokan. Iratxe Ibarra markina-xemeindarrak ere jokatu izan du banakoan, aurten, baina, huts egingo du. Gerriko minen ondorioz otsailetik pilotarik ikutu barik dagoela azaldu du Ibarrak eta jokatzeko moduan ez dagoela azaldu du. “Ea binakakorako prest nagoen”.
Binakakoan Etxanizegaz batera txapeldun gelditu zen
Olatz Arrizabalaga gernikarra ere ikusi ahalko da aurten ere Lehen mailako lehian. Hiru izango dira maila horretan jokatuko duten bizkaitarrak.
Antolatzaileek aurreratu dutenez,
urriaren 21ean hasiko da txapelketa Zaragoza, Bartzelona eta Gasteizen. “Mendizorrotzako lau pilotalekuak erabiliko dira, kantxa bakoitzean hiru partidetako bost triangular jokatuko direlarik”. Txapelketako beste egoitza guztiak ere finkatu dituzte. Hala, AbadiƱo, Gordexola, Elgeta, Lemoa, Zalla, Amezketa eta Azkoitiko pilotalekuetan egongo da jokoa.