[iframe src=”https://www.facebook.com/plugins/video.php?href=https%3A%2F%2Fwww.facebook.com%2Fpirritx.porrotx.eta.marimotots%2Fvideos%2F502690023530219%2F&show_text=0&width=560″ width=”560″ height=”315″ scrolling=”auto” ]
Disko liburuak hamabi kantu eta hamabi kontukantu jasotzen ditu. Idazle ondarrutarrak, hain zuzen ere, abestien hitzak eta kontukantuak egin ditu. Musika, ostera, Xabier Zabalak egin du, eta Maite Mutuberriak ilustrazioak. “Lagun oso onez, trebez eta azkarrez biltzea lortu dugu, etaMusua horren emaitza da”, esan zuen aurkezpenean Aiora Zulaika SoroaPirritx-ek.
Bilbaok, ostera, tradiziotik abiatuz bestelako lan bat egin dutela esan zuen. “Tradizioari buelta bat eman diogu, eta liburu-diskako abesti batek dioen bezala, berriak sortu eta zaharrak mantendu ditugu”.
Ilustrazioei dagokienez, natura da oinarria. “Saiatu naiz liburu-diska honetan naturaz betetako mundu oso bat irakurleari edota entzuleari eskaintzen”, zioen Mutuberriak.
Oro har, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen publikoa oso exijentea dela eta horren jakitun disko berri hau “oso ezberdina eta haientzako aproposa” dela esan zuen diskoa grabatu duen Garate Studioko ordezkari Kaki Arkarazok.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.