40+1. Euskal Zine Bilera atzo [urriak 12] amaitu zen. Eta atzo jakin ahal izan zen aurten lehiaketan parte hartu duten 20 filmetatik zein izan den irabazle nagusia:
Pello Gutierrezen Zain filma. Urrezko Antzarra irabazteaz gain, Gutierrezek 1.900 euroko saria ere eskuratu du. Gidoi onenaren saria
Igor Rezola Iztuetaren Fabrika (k) filmak jaso du. Azken horrek Zilarrezko Antzarra eta 1.600 euroko saria jaso du. Zuzendari onenaren saria
Miren Mujika Muñozen Shell Phone filmak eskuratu du (Zilarrezko Antzarra eta 1.600 euro). Aurtengo berrikutzetako bat izan da
Publikoaren Saria, eta hori
Eukeni Arriorturen Pastoreak lanak jaso du (Zilarrezko Antzarra eta 750 euro).
Epaimahaia ondokoek osatu zutela jakitera eman dute antolatzaileek: Eider Eguren, Mikel Zumeta, Itziar Ituño eta Maider Oleaga. Halaber, aurten maila handia egon dela azpimarratu dute, eta
sariak ematerakoan epaimahaiak zail eduki duela gaineratu dute.
Itxiera ekitaldia amaitu aurretik, antolatzaileek eta udal ordezkariei eskerrak eman nahi izan zituzten. “Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei, epaimahaiari eta 40+1. edizio berezi honetako ekitaldi berezi hau gurekin ospatzera etorri zareten guztioi!”.
Saridunak, antolatzaileak eta epaimahaiko kideak, atzo, itxiera ekitaldian. Argazkia: Euskal Zine Bilera.