Agirre eta Mendizabal gazte mailan eta Laloo eta Manzi nagusietan izan dira Berriatuan jokatu den Ugaren Xistera Zirkuituko garaileak. Final estua lehiatu zuten gazteek, Laloo eta Manzi, berriz, gehiago izan ziren hasieratik.
Berriatuko Ugarein txapelketako finalistak eta antolatzaileak. Argazkia: Xistera
Gorriz jokatu zuten
Sorozabal eta Mandiola markina-xemeindarrari 0-2 irabazki zieten
Agirrek eta Mendizabal mutrikuarrak (urdin) (12-15 eta 14-15). Hala, aurreko astean jokatutako kanporaketetako irabazleek ezin izan zuten garaipenik lortu. Lehen jokoan aurretik jarri ziren gorriak, 5-1 irabazten hasi ziren, baina urdinek 7ra berdintzea lortu zuten eta hortik aurrera markagailuan aurretik ibili ziren amaierara arte. Bigarren jokoan ere handia izan zen emozioa. Markagailuan ez zen alde handirik egon, baina bikote biek huts asko egin zituzten. Lehenengo jokoan bezala, azken txanpan, euren alde jarri zuten jokoa urdinek, eta garaipena eskuratu zuten.
Urdinak nagusitu ziren bai eta nagusien mailan ere.
Barinagarrementeriari eta Elkorobarrutia markina-xemeindarrei (gorriz) 0-2 irabazi zieten
Lalook eta Manzi mutrikuarrak (9-15 eta 8-15). Lehen jokoan Manzi nagusi izan zen atzeko koadroetan eta Lalook aurrean maisutasunez amaitu zituen tantoak. Urdinek berehala hartu zuten aurrea eta nahiz eta gorriak eusten ahalegindu, apurka-apurka ihes egin zuten Lalook eta Manzik. Bigarren jokoa ere tankerakoa izan zen; urdinak nagusitu ziren aurrean zein atzean eta hasieratik eduki zuten neurketa kontrolpean.
Berriatuko txapelketagaz gain,
Noainen ere jokatu zirenn Xistera Zirkuituko Ugarein Txapelketako finalak. Aaron eta Uriel gazte mailan eta Urrutia eta Ibar nagusietan izan ziren irabazleak.