Agirre-Mendizabal eta Laloo-Manzi nagusi, Berriatuko Ugarein Torneoan
Gazteek final estua lehiatu dute. Nagusien mailan, Laloo eta Manzi gehiago izan dira hasieratik. Noaingo finaletan, Aaron eta Uriel eta Urrutia eta Ibar nagusitu diraMutrikuarrak nagusi izan dira Berriatuan jokatu den Xistera Zirkuituko Ugarein Txapel...
Gazteek final estua lehiatu dute. Nagusien mailan, Laloo eta Manzi gehiago izan dira hasieratik. Noaingo finaletan, Aaron eta Uriel eta Urrutia eta Ibar nagusitu dira
Mutrikuarrak nagusi izan dira Berriatuan jokatu den Xistera Zirkuituko Ugarein Txapelketan. Mendizabal gazte mailan eta Manzi nagusietan izan dira Berriatuan jokatu den Ugarein Xistera Zirkuituaren garaileak. Agirre izan du bikote Mendizabalek, eta Laloogaz lortu du garaipena Manzik. Final estua lehiatu zuten gazteek; eta Laloo eta Manzi, berriz, gehiago izan ziren hasieratik.Gorriz jokatu zuten Sorozabal eta Mandiola markina-xemeindarrari 0-2 irabazi zieten Agirrek eta Mendizabalek (12-15 eta 14-15). Hala, aurreko astean jokatutako kanporaketetako irabazleek ezin izan zuten garaipenik lortu. Lehen jokoan aurretik jarri ziren gorriak, 5-1 irabazten hasi ziren, baina urdinek 7ra berdintzea lortu zuten, eta handik aurrera markagailuan aurretik ibili ziren amaierara arte. Bigarren jokoan ere handia izan zen emozioa. Markagailuan ez zen alde handirik egon, baina bikote biek huts asko egin zituzten. Lehenengo jokoan bezala, azken txanpan, euren alde jarri zuten jokoa urdinek, eta garaipena eskuratu zuten.
Urdinak nagusitu ziren bai eta nagusien mailan ere. Barinagarrementeriari eta Elkorobarrutia markina-xemeindarrei (gorriz) 0-2 irabazi zieten Lalook eta Manzi mutrikuarrak (9-15 eta 8-15). Lehen jokoan Manzi nagusi izan zen atzeko koadroetan, eta Lalook aurrean maisutasunez amaitu zituen tantoak. Urdinek berehala hartu zuten aurrea, eta nahiz-eta gorriak eusten ahalegindu, apurka-apurka ihes egin zuten Lalook eta Manzik. Bigarren jokoa ere tankerakoa izan zen; urdinak nagusitu ziren aurrean zein atzean, eta hasieratik eduki zuten neurketa kontrolpean.
Noaingo finalak
Noainen ere jokatu ziren Xistera Zirkuituko Ugarein Txapelketaren finalak. Aaron eta Uriel gazte mailan eta Urrutia eta Ibar nagusietan izan ziren irabazleak. 1 eta 2 irabazi zieten Urrutiak eta Ibarrek Agirreri eta Olazagastiri, eta 2 eta 0 gainditu zituzten Aaronek eta Urielek Fernandez de Ganboa eta Uranga.