LGTBIQ kolektiboari eskainitako oroigarria bistaratu dute Ondarroan
Ekai gogoan hartuz, LGTBIQ kolektiboaren ikusgarritasunaren alde borrokan jarraitzeko aldarria egin zuten zapatuan, Ondarroan. Hain zuzen ere, Ekairi eta LGTBIQ kolektibo osoari eskainitako oroigarria bistaratu zuten Itsasaurre plazan.Oroigarria bistar...
Oroigarria bistaratu aurretik, Elaxar Lersundi Ekairen aitak hitz batzuk eskaini zituen. «Mila esker guztioi, bihotz-bihotzetik, gaur hona etortzeagatik. Eta baita ere orain arte emandako babes guztiagatik. Guk eskatzen duguna da LGTBIQ kolektiboaren ikusgarritasunaren alde borrokan jarraitzeko, borroka hori guztiona baita».
Lersundik aipamen berezia egin nahi izan zion 2015eko abenduan hil zen Bartzelonako Rubi herriko Alan gazteari. Azken horren gurasoak (Ester eta Xavier) ere Ekairen gurasoen aldamenean egon ziren omenaldian. «Gure eskerrik beroenak haren gurasoei. Urrunetik (Bartzelonako Rubi herritik) etorri dira egun berezi honetan gurekin egoteko».
Ekitaldiagaz jarraitzeko, Ekairen lagun batek Mi heroe kanta abestu zuen, familiaren lagun batek hitz batzuk irakurri zituen eta Iñaki Lersundi Bertsutan eskolako kideak eta udal zinegotziak bertsoa bota zuen. Azkenik, familiaren lagun batek dantzan egin zuen. Ekitaldia LGTBIQ kolektiboaren ikusgarritasunaren alde borrokan jarraitzeko aldarriagaz amaitu zen.