Emakumeek euskal baladetan dituzten rolak azaleratu ditu Jabier Kaltzakorta markina-xemeindarrak
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Labayru Fundazioak antolatutako hitzaldia eman zuen atzo [urriak 17] Jabier Kalzakorta ikerlari, idazle eta euskaltzain markina-xemeindarrak Labayruren Derioko egoitzan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hogei bat lagun batu zituen ekitaldiak.
Zehaztu dutenez, euskal baladetan emakumeen jokabide arketipikoenak agiriratu zituen hizlariak, testu hautu batzuk erabilita horretarako. Ezagutzen dan baladarik zaharrena eta barriena konparauta hasi zen, andrazkoen jokabideari begira bietako parekotasunak ekarri zituen gogora. Euskal Herri osoko gaiak, testuak eta aldaerak erabili zituen ezaugarri nagusien aurkezpen orokorra egiteko. “Gai interesgarria, indartsua da guztiz, testu-zati dotoreak gorde dituena gure literatur tradizinoan”, nabarmendu dute.