Kontortsioa, akrobazia, musika, pintura eta antzerkia uztartzen dituen
Baldin bada zirku ikuskizuna egongo da barikuan [urriak 19],
18:30ean hasita, Markina-Xemeingo
Arkupe aurrean.
Kale ikuskizunak ikuslegoa «aho zabalik» utziko duela diote emanaldia eskainiko duen Shakti Olaizola konpainiako kideek. «Ikuslegoak gertutik ikusiko ditu margolari eta musikari baten erokeri eta zentzugabekeriak. Haientzat dena da posible euren munduan, eta errealitate zentzugabea eraikitzen dute gehien gustatzen zaien bezala. Guk nahi dugun bezala posible baldin bada? Zergatik ez eman gure buruari gure errealitatea nola margotzeko erabakitzeko aukera?».
Oinekin margotu, ezinezko orekak egin eta beste hainbat trebetasun egiten dituzten bitartean, bi pertsonaien bidez brotxa norbere esku dagoela eta bakoitzak nahi duen errealitatea margotu dezakeela esano dute. «Guztiok dugu inguratuko gaituen koloreak erabakitzeko eskubidea».
Andaluzian saritua. Markina-Xemeingo saioan Shakti Olaizola izango da margolari bihurrikaria antzeztuko duena, eta Joseba Negro musikaria. Emanaldia publiko guztiari zuzenduta dago, eta
45 minutuko iraupena edukiko du. Ikuskizunak Andaluziako Zirku Jaialdiko bigarren saria jaso zuen iaz.
‘Baldin bada’ kale antzerkia. Argazkia: Shakti Olaizola konpainia.