Naturaz gozatuz, Aulestiko ondarearen parte garrantzitsu bat ezagutzeko aukera eskaini du gaur [urriak 20] XIII. Ermitarik Ermita mendi martxak. 08:00etan hasi dira ibilbidea egiten 25 kilometroko martxa luzekoak eta martxa berezia egitera zihoazenak. Aurretik zituzten San Anton, Santutxu, Urregarai, Malats, Zubero, Urriola, Murelaga, Garatxaga, Lekerika, Narea eta Elizatxuko baselizak. 1o kilometroko ibilbidea laburra egitekoak zirenak 10:30ean atera dira parketik.
XIII. Ermitarik Ermita mendi martxako parte hartzaile batzuk, Malax auzoan.
12:00ak inguruan Malax auzoko San Martin ermita inguruan zebiltzan asko eta asko; herrikoez gain, AbadiƱo, Eibar, Ondarroa, Lekeitio… hainbat eta hainbat lekutako ibiltariak. Neke handi barik igaro dira handik, San Lorentzora bidean. 10 kilometro geratzen zitzaizkien martxa amaitzeko, 2 ordu inguru.
Ibilbidean janariz eta edariz hornitutako hiru gune eduki dituzte Urregaraiko zelaian, Garatxagan (San Paulo) eta Lekerikan. Bukaeran, ondo merezitako mokadutxoa hartu dute herriko plazan. Nahi izan duenak dutxatzeko aukera ere eduki du. Antolakuntzakoak kontuan hartuta, 699 pertsonak parte hartu dute aurtengo martxan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.