Istripua 12:00etan gertatu da Mutrikun, GI-638 errepidean. Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, Opel Grandland markako
auto bat irauli egin da, Debaranzko norabidean. “Auto bakarra egon da inplikatuta istripuan”.
Ertzaintzak esan duenez, autoan zihoazen
emakume bat eta haren semea artatu dituzte anbulantziek, eta
Mendaroko ospitalera eraman dituzte. Istripua dela eta, ertzaintzak zirkulazioa bideratu behar izan du. 13:00etan garabia bertaratu da. Errepideko garbitzaileak, berriz, 13:10ean ailegatu dira.
Mutrikun irauli den autoa. Argazkia: Hitza