Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Hamabost hileko epean amaituko dute Etxebarria eta Markina-Xemein arteko saihesbidearen proiektua

Asier Alkorta
Etxebarria,Markina-Xemein
2018/10/23
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Etxebarriara egindako bisitan jakinarazi zuenez, Aldundiak abian jarri ditu Etxebarria eta Markina-Xemein arteko saihesbide proiektua egiteko izapide guztiak. Irailean proiektuaren idazketaren esleipena egin zuten, eta orain, proiektua egiteko ardura daukan enpresak hamabost hileko epean egingo duela azaldu du. Rementeriak gaineratu du Lea-Artibai industria eskualde garrantzitsua dela, eta ondorioz, aldundiarentzako eskualdeko konektibitatearen gaiak “lehentasun osoa” daukala. “Konektibitateak asko kezkatzen gaitu, eta horregatik aldundiak 2,4 milioi euro inbertitu ditu Etxebarriko BI-2636 errepideko hobekuntza lanetan”. Lan horiek egin eta gero, orain, Etxebarria eta Markina-Xemein lotuko dituen saihesbidea egitea falta dela dio. “Gaur egun milaka ibilgailu pasatzen dira Markina-Xemeingo herrigunetik. Saihesbidea egiten denean, ostera, horiek guztiak ez dira pasako”. Rementeriak zehaztu duenez, gaur egun 3.900 ibilgailu pasatzen dira Etxebarria eta Markina-Xemein lotzen dituen bidetik; ibilgailuen %8,7 ibilgailu astunak direla azpimarratu zuen. “Saihesbidea egiten denean, Markina-Xemeingo herriguneko zirkulazioa arinduko da, eta ondorioz, Markina-Xemeingo bide segurtasuna eta hango biztanleen bizi kalitatea hobetuko da”.
Markina-Xemeingo Iturreta auzora joateko bidegurutzea. Argazkia: Google Maps

Markina-Xemeingo Iturreta auzora joateko bidegurutzea. Argazkia: Google Maps

Bi herriak lotuko dituen saihesbidearen proiektua 400.000 eurotan esleitu du aldundiak. Zehatz esateko, saihesbideak lehenagotik eginda dagoen bidea osatuko du. Hau da, Markina-Xemeingo Iturreta auzoan hasiko da bide berria, eta Markina-Xemeingo herrigunea hegoaldetik inguratuko du. “Aulesti eta Markina-Xemein lotzen dituen bidegurutzean amaituko da (BI-3448)”. Hala, bide berriak Durangotik Ondarroara doan bidearekin bat egingo du. HONEKIN LOTUTA: Urberuagatik Berriatuara arteko errepideko lanen nondik norakoak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.