Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Izaera anitza aldarrikatuz dator aurten Durangoko Azoka

Aintzina Monasterio Maguregi
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/10/23
53. Durangoko?Azoka izango da aurtengoa. Abenduaren 5etik 9ra egingo dute, Da! asko dira! lelopean. Horrela, aniztasunari erreferentzia eta gorazarre egingo dio, Durangoko Azoka bizitzeko “modu asko daudelako”. Txakur Gorria sormen kolektiboak egin du aurtengo kartela, eta Landako gunearen planoan oinarrituta diseinatu dute. Mugimendu anitzak baina osagarriak bildu dituzten bertan: “Mugimendu guztiak iradoki nahi ditugu, errotuladore ibiltariak bagina bezala: sarrera, irteera, geldialdia, orrialdeak pasatzeko keinua, besarkada. DA!-ri erritual izaera aitortzen badiogu, interesgarria da bertan antzezten dugun performanceari erreparatzea”. Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak, Ane Labakak, Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek osatzen dute kolektiboa.
kartela

Txakur Gorria kolektiboaren kideak, aurtengo kartelagaz.
Argazkia: Durangoko Azoka.

Goizean aurkeztu dituzte aurtengo irudia eta leloa, Durangon. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak leloaren zergatia azaldu du: “Euskal kultura oparoa eta aberatsa da, eta aniztasun horren isla da Azoka. Kulturaren plaza da, merkatua, urteroko hitzordua da, gogoeta eta eztabaidarako plataforma, jaia, errituala, topalekua…Durangoko Azoka bakarra da, baina aldi berean Azoka asko dira. Batek Azoka ikusi egiten du, besteak entzun, batzuk abestu, norbaitek ukitu, bakarren batek laztandu, agian usaindu, edo dastatu, askok irakurri eta beste hainbestek sentitu, kultura modu desberdinetan guztion eskura dagoela adieraziz”. Aitziber Irigoras Durangoko alkateak bertako izaera anitza aldarrikatzearen garrantzia nabarmendu du. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari den Ana de Castro, berriz, azokaren beraren garrantziaz mintzatu da: “Ozen esan behar dugu Durangoko Azoka ezinbestekoa dela kulturzaleentzat eta bat egiten dugu euskara guztion kultura jartzearekin”. Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak Durangoko Azoka “kosmosa” dela zehaztu du, bizitzaren islada. Bestetikk, Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak Gerediaga Elkartearen lana eta ibilbidea goraipatu ditu: “Urte osoko lana dauka atzetik Azokak eta eskerrak eman behar zaizkio Gerediaga elkarteari 53 urtetan egindako lanagatik. Zoriontzekoa eta eskertzekoa da”. 53DAprentsaurrekoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.