27. Perretxiko Jardunaldiak antolatu ditu Aittitta Txikik Lekeition
Aittitta Txiki kultur taldeak 27. Perretxiko Jardunaldijak antolatu ditu aurten. Perretxiko jardunaldiek hiru ekintza bilduko dituzte: perretxiko bilketa, argazki erakusketa eta perretxiko erakusketa.Elkarteko kideak perretxikoak batzen ibiliko dira, e...
Elkarteko kideak perretxikoak batzen ibiliko dira, eta herritarrei ere perretxikoak jasotzeko eta eramateko deia egin diete; biltzen dutena, gero, Barandiaran Aretora eraman beharko dute gaurtik barikura, arratsaldeetan. Ondoren, herritarrek ekartzen dituzten perretxikoak sailkatu eta erakusketan jarriko dituzte ikusgai.
Hiru egunetan egongo da bai eta ere Perretxiko Argazki Erakusketa, 18:00etatik 20:00etara, Barandiaranen. Perretxikoen erakusketa, berriz, domekan egingo dute, Uribarren Abaroa Fundazioaren egoitzan. Erakusketa 11:00etatik 14;00etara egongo da ikusgai. Pintxoak ere egongo direla gaineratu dute.