Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak
Lea-Artibaiko nagusientzako kontzertua eskainiko du
azaroaren 9an, 19:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan.
Emanaldia doan izango da, baina bertara joan nahi dutenek euren herriko nagusien elkartean
izena eman behar dute, ahal bezain pronto.
Kontzertua Nagusiak Bizkaiko nagusien elkartearen bidez lortu dela esan dute Lea-Artibaiko nagusien elkartekoek. “Kontzertua
Bizkaiko Foru Aldundiak ordaintzen du. Iaz bost herritan eskaini zituzten emanaldiak, eta Lekeition ere kontzertu bat emateko eskatu bagenien ere, azkenean beste herri batzuetan eskaini zuten. Aurten, baina, Lekeitiora ekartzea lortu dugu”, azaldu dute.
Bizkaia Hauspoka izenburua daukan emanaldia lau herritan ikusi ahalko da aurten: Lekeitio, Durango, Ermua eta Balmaseda. Emanaldia aldundiak ordainduta badago ere,
kontzertua emateko lekua Lekeitioko Udalari esker lortu da. “Nagusiak elkarteak eskaera egin zuen, eta aldundiak baiezkoa eman zigun, baina lekua guk bilatu behar genuela esan ziguten. Lekeitioko Udalarekin harremanetan jarri eta haiei esker lortu da Ikusgarri zinema aretoa”.
Izena emateak garrantzi handia daukala esan dute Lea-Artibaiko nagusien elkartekoek. Izan ere, Ikusgarrin 270 eserleku daude. “Lea-Artibain dauden nagusien elkarteetan izena ematen dutenak 200 badira, gainerako eserlekuak betetzeko ere mugitu egin beharko gara. Kontua da eserlekurik libre ez geratzea eta aretoa betetzea. Horregatik da garrantzitsua interesa dutenek ahalik eta azkarren euren herriko nagusien elkartean izena ematea”.
Akordeoilariak
Amagoia LoroƱo zuzendariaren aginduetara ariko dira.
Argazkia: bilbaoacordeon.org