Munitibarko zaldiak 64 untza, 1/2 eta 0,50 metroko marka ezarri zuen astelehen gaueko saioan. Beraz, berak jaso zituen llunzar tabernak emandako manta, eta 560 euroko diru-saria.
Lea-Artibaiko ordezkari bakarra izan da, eta nagusitasun osoz irabazi du txapelketa. Izan ere,
aurreko egunean Nabarniz Jatetxeak egin zuen lan onena erraz gainditu zuen; 57 untza egin zituen Nabarnizeko zaldiak, eta txapeldunorde moduan 550 euro irabazi zituen.
Domeka arratsaldean eta astelehen gauean lehiatu zuten
Aulestiko IV. Kinttopeko Zaldi-Mando Txapelketa. Lehen egunean hiru probalari aritu ziren zein baino zein gehiago, eta bigarrenean, berriz, bi. Hain zuzen, bigarren eta bosgarren sailkatuen artean alde estua egon da aurtengo probetan.
SAILKAPENA:
- Motrollo (Munitibar): 64 untza 1/2 0,50m
- Nabarniz Jatetxea (Nabarniz): 57 untza
- Fermin Santamaria (Guriezo): 56 untza 1/2 1,93m
- Talaia Jatetxea (Zumaia): 55 untza 1/2 5,05m
- Aurrekoetxea Anaiak (Bermeo): 55 untza