San Tomas azokako postuak eskatzeko epea, zabalik
San Tomas Azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea zabaldu du Lekeitioko Udalak. Urtero modura, abenduaren 21ean ospatuko da azoka Lekeition, eta eskualdeko etxe abereen erakusketa ere egingo dute.Aurten ere Landa Garapenerako elkartea arduratuko da...
Aurten ere Landa Garapenerako elkartea arduratuko da postuak jartzeko eskaerak kudeatu eta bideratzeaz. Azokan parte hartzeko eskaerak Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen egoitzan, 94-620 36 11 telefonora deituta edo leaartibai@leaartibai.org helbidera idatzita egin behar dira. Epea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik.
Azokaren antolakuntzak gutxi gorabehera 5.500 euroko kostua duela jakitera eman du udalak.