Markina-Xemeingo udalbatzak presoen urruntze politikaren aurkako mozioa onartu du
Urriaren 18ko ohiko osoko bilkuran Markina-Xemeingo Udalbatzak presoen urruntze politikaren aurkako mozioa onartu zuen, aho batez. Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien bergizarteratze printzipioen arabera, adierazten dute ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin. Alde horretatik, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe- politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte- eta familia-erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme- alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko duten eskubidearen alde.
Gero eta gehiago. Markina-Xemeingo Udalak bezala, Lea-Artibaiko beste udal batzuek eta erakunde eta sindikatuek ere eman diote onespena mozioari. Lekeitioko Udalak esate abetarko, aho batez onartu zuen uztailean Sare plataformak aurkeztutako mozioa. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru batzar nagusien onarpena eduki du mozioak: Joan den apirilaren 8an onartu zuten Arabako Batzar Nagusiek, Gipuzkoakoak 2016ko abenduaren 14an eta Bizkaikoak 2017ko ekainaren 7an. Apirilaren 18an, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako sindikatu guztiek ere onartu zuten mozioa (ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta Etxalde).