Mendi martxa egingo dute domekan, Mendexan
Mendexa eta inguruetatik ibilaldiak egiteko proposamena dakarte asteburu honetarako Mendexako Udalak eta Kuku Habixa elkarteak.
Gainera, adin guztientzako aukera prestatu dute. Izan ere, bi ibilbide proposatu dituzte: 6,5 kilometroko (205 m-ko desnibelagaz) ibilaldia, eta 15 kilometrokoa (573 m-ko desnibelagaz).
Ibilbide luzea egin gura dutenek 09:00etarako egon beharko dute udalerriko plazan. Martxa laburrena egiteko, berriz, 10:30ean jarri dute irteera-ordua.