Munduko Pilota Batzarrak antolatutako nazioarteko eskuz binakako pilota txapelketa jokatuko da barikuan [urriak 26] eta zapatuan [urriak 27] Lekeitioko trinketean. Mexiko, Cuba eta Euskal Selekzioko pilotariak neurtuko dira biharko finalaurrekoetan, eta zapatuko finalean erabakiko dira irabazleak.
Finalaurreko bi egongo dira jokoan bihar,
19:00etatik aurrera Lekeitioko Trinkete Etxean. Alde batetik, Euskal Selekzioko
Ziarrusta-Ugarte eta Mexikoko
Diaz-Cabello bikoteen arteko partida jokatuko da, eta bestetik, Cubako
Waltari eta Mexikoko
Loquillo eta Euskal Selekzioko
Arabiourrutia eta Esnaola aterako dira kantxara finalerako pasearen bila.
Lehenengo partidako irabazleak eta bigarren partidakoak zapatuan jokatuko dute finala,
18:00etan. Aurretik, baina, Stich eta Gonzalezen arteko desafioa egongo dela aurreratu dute.
Sarrera doakoa izango dela jakitera eman du Lekeitioko Udalak.