Uema: "Udalerririk euskaldunenetan, osasun zerbitzuetako bost langiletik batek ez du hizkuntza eskakizunik"

Uemako lehendakari Josu Labaka eta Etxarri-Aranazko alkate Eneka Maiz, agerraldian, Azpeitia, Bera, Berastegi, Etxarri-Aranatz, Oñati eta Usurbilgo alkateak eta zinegotziekin batera. Argazkia: Uema
Mankomunitateko hainbat osasun etxetan urratsak eman dituzte, eta hizkuntza eskakizuna dute langile guztiek; Markina-Xemein da adibideetako batJosu Labaka Uemako lehendakariak datu esanguratsuak eman ditu: “Uemako kide diren herrietan, guztira, osasun zerbitzu publikoetan 133 langile daude hizkuntza eskakizunik gabe. Mankomunitateko 87 udalerrietatik ia guztiei eragiten die egoera horrek, zerbitzu orokorretan ez bada, larrialdietan. Osakidetzan, 76 langilek ez dute dagokien maila. Osasunbideari begira, euskara merezimendu gisa dago ia lanpostu guztietan, eta Uemako udalerrietan 57 langile daude inongo ziurtagiririk gabe (%68).
Uemako lehendakariak gogorarazi du Uemaren lurgunea biztanleen %70 baino gehiago euskalduna duten Gipuzkoako 44 udalerrik, Bizkaiko 28k, Arabako batek eta Nafarroako 13k osatzen dute; guztira 240.000 biztanle inguruko lurgunea da. “Herri horiek euskararen arnasguneak dira, herririk euskaldunenak direlako eta bertako herritarrak euskaraz modu naturalean aritzen direlako. Udalerririk euskaldunenak izan arren, ordea, herritarrek osasun zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko zailtasunak oraindik ere. “Urte askoan eman dugu horren berri, eta bi urterik behin datu zehatzak ere bildu izan ditugu. Ahaleginak ahalegin, ordea, bere horretan irauten du arazoak”.
Udalerri batzuetan egoera “bereziki larria” dela diote. “Herri batzuetan, mediku edo pediatra guztiak dira euskaraz egiten ez dutenak”Eneka Maiz Uemako zuzendaritza batzordekide eta Etxarri-Aranazko alkatearen hitzetan, Mankomunitateko hainbat osasun etxetan urratsak eman dituzte, eta hizkuntza eskakizuna dute langile guztiek. “Hori da arnasgune guztietarako nahi genukeen egoera”. Azken urteetan zerbitzua euskaraz eskaintzeko pausoak eman dituzten herrien artean daude, esate baterako, Markina-Xemein, Bermeo, Azpeitia eta Zarautz. Maizek, gainera, udalerri batzuetan egoera “bereziki larria” dela esan du. “Herri batzuetan, mediku edo pediatra guztiak dira euskaraz egiten ez dutenak. Horrek esan nahi du herri horietako bizilagunak behartuta daudela gaztelaniaz hitz egitera medikuarekin. Deban, Aramaion, Zestoan, Getarian, Aizarnazabalen, Usurbilen eta Elgetan pediatra bakarra dute, eta ez du hizkuntza eskakizuna egiaztatuta”. BIDEOA (HITZAk 2016an egindako bideo erreportajea)