Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Azaroaren 14ra arte eskatu ahal dira Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/10/26
Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainako eskaerak egiteko epea zabalik dago. Azken urteetan egin modura, aurten ere bi saski egongo dira aukeran: beltza (Errigoraren saski klasikoa) edo zuria (berritasunak eta produktu bereziagoak jasotzen ditu). Saski bakoitza 50 euroren truke eskuratu ahalko da. “Auzolanari esker, %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bideratuko zaio”. Aurten Nafarroa hegoaldeko 23 ekoizleren produktuak eskainiko dituzte. “23 kontserba etxe eta olio erroten atzetik dozenaka langile ta ehunka nekazariz osatutako familia dagoela gogorarazi nahi dugu”. Eskaerak herri ezberdinetan eta Internet bidez egin ahal dira; guztira 200 herri baino gehiago daude eskaerak egiteko sarean. “Askotan, gainera, hainbat banaketa guneren artean aukeratu ahalko da”. Eskaerak egiterakoan guneetako bat aukeratu beharko dute herritarrek, eta orduan jakinaraziko zaie noiz pasatu behar duten saskia jasotzera. LEA-ARTIBAIN ETA MUTRIKUN ESKAERAK EGITEKO LEKUAK:
  • Aulesti: Ilunzar eta Ubilla tabernetan.
  • Berriatua: Berriatuko Eskolan (Internetez ere bai).
  • Lekeitio: Azkue ikastolan, Galarrena tabernan, Lea kafetegian (Internetez ere bai) eta Lekeitioko AEKn.
  • Markina-Xemein: Alarabi dendan, Bekobenta eskolan, Markina-Xemeingo AEKn (Internetez ere bai) eta Txokoan.
  • Mutriku: Kalaputxi elkartean (Internetez ere bai).
  • Ondarroa: Aldatza harategian, Ondarroako AEKn eta Zubi Zahar Herri Ikastolan (Internetez ere bai).
  • Ziortza-Bolibar: betiko arduradunei esanda.
Errigora udazken kanpaina nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Errigora.

Aurtengoa bosgarren kanpaina da. Eta orain arte egindako kanpainei esker, Errigorak 800.000 euro bideratu ditu euskalgintzara. “Ezbairik gabe, Nafarroa hegoaldeko ikastolentzako ekarpen garrantzisua izan da urteotakoa. Egoera ekonomiko zailean gaude, eta ekarpen hauek arnasa lasaiago hartzeko balio izan digu”, dio ArgiƱe Kortak Nafarroa hegoaldeko ikastolen elkartearen, Sortzen elkartearen eta AEKren izenean. Udazkeneko aurtengo kanpainaren aurkezpenean, diru ekarpena zertarako erabili duten zehaztu zuten AEK-ren, Sortzenen eta ikastolen elkarteetako ordezkarien. “Hutsuneak bete eta konponketak egiteaz gain, ikastolek erronka berriei ekiteko inbertsioetara bideratu dute. Sortzenek, ostera, D ereduko taldeak sustatzeko erabili du. Azkenik, AEKk diru ekarpenaren zati handi bat ikasleei matrikula arintzeko beka-sistema martxan jartzeko erabili du”. Aurtengo kanpainan Euskaraldiak leku berezia edukiko duela gaineratu dute, “une honetan euskalgintzak duen egitasmo nagusia delako”. Errigorako kideek azpimarratu dutenez, kanpainarekin Euskaraldia elikatzeko “ahalegin berezia” egingo dute.

[IAZKO DATUAK ZEINTZUK IZAN ZIREN JAKIN NAHI? KLIK BATEN]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.