Gero eta gehiago dira Euskaraldia euskararen erabilera suspertzeko ekimenari babesa erakutsi dioten herri, erakunde, elkarte eta mota guztietako kolektiboak. Atzo [urriak 25] iluntzean Ondarroako Kofradia Zaharrean
ateratako argazkiarekin, Ondarroako udalbatza osatzen duten zinegotziek ere bat egin dute 11 egunez euskaraz jardutea helburu duen egitasmoagaz.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da Euskaraldia ariketa soziala, eta argazkiagaz euren babesa eman nahi izan diote herriko zinegotziek. 11 egunez ahal denik-eta pertsona gehienek euskaraz berba egitea euskaraz ulertzen duen edonorekin, hoixe da egitasmoaren xedea. Zinegotziek herritar guztiei
ekimenean parte hartzeko eta izena ematera hurreratzeko deia egin diete.
Ondarroako udalbatza Euskaraldiarekin bat egiten. Argazkia: Ondarroako Udala
Ondarroako Udal Euskara Batzordeagaz batera, gainera, Euskaraldiaren sustapen taldea ere martxan hasita dago. Besteak beste, izen emate kanpaina abiatu dute.