Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kalean da Peru Abarka album lehiaketan saritutako 'Ezpainetakoa'

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/10/26
Tapa gogorreko album ederra jarri du irakurleen eskura XII. Peru Abarka Album Lehiaketak. Gaur [urriak 26] iluntzean aurkeztu dute lan berria Markina-Xemeingo udaletxean. Indar handiko lan bi bateratzen ditu Ezpainetakoa-k: Ane Labaka Maiozen narrazioa eta Malen Amenabar Larrañagaren ilustrazioak. Bata zein bestea Txakur Gorria sormen kolektiboaren parte dira, Nerea Ibarzabal markina-xemeindarragaz eta Mariñe Arbeogaz batera. Landutako uzta jasotzen ari dira aste honetan. Alde batetik, aste honetan publiko egin denez, euren lana izango da Durangoko  54. Liburu eta Disko azokako kartel iragarlea, eta bestalde, argitaratuta ikusi dute gaur, bien sormenaren emaitza.
Ezpainetakoa albumaren aurkezpena. Mahai inguruan: Iratxe Lasa zinegotzia, Ane Labaka idazlea, Malen Amenabar ilustratzailea, Mari Eli Ituarte epaimahaikidea eta Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko ordezkaria.

Ezpainetakoa albumaren aurkezpena. Mahai inguruan: Iratxe Lasa zinegotzia, Ane Labaka idazlea, Malen Amenabar ilustratzailea, Mari Eli Ituarte epaimahaikidea eta Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko ordezkaria.

Nabari zaien konplizitateaz baliatuta, elkarri galderak eginez azaldu dituzte idazleak eta ilustratzaileak euren lanaren sormen prozesua eta beste hainbat xehetasun. Testuak errealitatetik badaukala zati handi bat aitortu du Labakak. “Nire bizitzakoak izan zitezkeen pasarte batzuk hartu eta ahalegin bat egin dut pixka bat literario bihurtu eta edertzeko edo interesgarri bihurtzeko. Baina esango nuke badagoela, bai eta ere, jolas bat fikzioaren eta errealitatearen artean”. Jolasa. Testua irakurri zuenean “jeniala” iruditu zitzaiola adierazi du Amanabarrek. “Batez ere kronologia bat mantentzen duelako, baina bapatean kronologia hori ebagi eta oso hausnarketa sakon eta interesgarrietan sartzen delako hizkuntzarekin jolastuz”. Testu ona eta interesgarria, baina, aldi berean, irudikatzeko nahiko zaila. “Beldurra ematen zidan irudiagaz indar hori galtzea, eta orduan, ezer ez irudikatzea erabaki nuen, eta jolasarekin geratuko zen parte horretan testuagaz beragaz jolastea tipografia ezberdinekin jolastuz”. Testua irakurrita argi zeukala esan du, ez zuela literalki ilustratuko. “Iruditzen zitzaidan literalki ilustratuta erredundantzia baten edo sartuko ginela eta bai testuak zein irudiak indarra galduko zuela”. Gorputza oso presente dago Ezpainetakoa-n. Narrazioa irakurrita gorputzak etorri zitzaizkion burura Amanabarri, eta beraz, interesgarria iruditu zitzaion gorputza, biluztasuna eta gorputz atal desberdinak lantzea, bere interpretazio propio bat emanez kontakizunari. “Iruditu jaten oso gorputzetik idatzitako testu bat zela, barrutik atera zaizula zer edo zer, eta hortik idatzi zela kontakizun hau”.
Ane Labaka idazlea eta Malen Amenabar ilustratzailea.

Ane Labaka idazlea eta Malen Amenabar ilustratzailea.

Labakak baieztatu duenez, lehenengo pertsonan idatzita dagoen narrazio bat da. “Niretzako bada biluzte ariketa bat edo kontakizun intimo bat alde horretatik. Bestalde gorputza oso presente dago ere bai, aldiro. Izenburutik hasita ezpainetakoa aipatzen da, gero ezpain mota ezberdinei buruz  hitz egiten da, eta ezpainez gain beste gorputz atal asko ere badaude tartekatuta narrazio osoan zehar, nolabaiteko paisaia edo giro bat topatzeko”. Pozik. Emaitzagaz “emozioz bete”, “liluratuta” eta “txundituta” daudela azpimarratu dute lehiaketaren sustatzaileek –Markina-Xemeingo Euskara Zerbitzua, Herri Biblioteka eta Erein argitaletxea–. Iratxe Lasa zinegotziak, Mari Eli Ituarte lehiaketako epaimahaikideak eta Iñaki Aldekoa Ereineko ordezkariak bat egin dute Ezpainetakoa-ren kalitate handia eta lana goraipatzerako orduan, eta Peru Abarka bezalako proiektuen garrantzia aditzera eman dute. Ohi moduan ale bat besapean eraman du etxera aurkezpeneko publikoak, gehienak egileen sinadurarekin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.