Mutrikuko Galdona kanpinak eta Ondarroako Eskutur iturgintzak urtero ematen dute txapela eskuratu du Ugaitz Mugertza mutrikuarrak. Txapelketa zortzigarrenez egin da aurten, eta Olazko Iturritza baserrikoakĀ aurtengoarekin
laugarren aldiz jantzi du txapela.
Txapelketari dagokionez, urriaren 12an hasi zen martxan. Txapela lortzeko, baina, baldintza batzuk bete behar izaten dituzte ehiztariek: Mutrikun erroldatuta egotea, federatuta egotea eta oilagorra Mutrikuko lurretan ehizatzea. Mugertzak, hain zuzen,
aurreko domekan [urriak 21] bota zuen herriko lehenengo oilagorra, aldamenean
Uga txakurra zeukala.
Ugaitz Mugertza Uga txakurrarekin aldamenean, eskuan denboraldiko lehen oilagorra duela. Argazkia: Ugaitz Mugertza