Bi autok elkar jo dute Markina-Xemeinen
Herrizaingo sailak adierazi duenez, bi autoren arteko istripua izan da 14:30ean Markina-Xemeingo Erdotza hiribidean. Jakinarazi dutenez, auto batek bestea jo du atzetik. “Istripuan Opel Vectra markako auto bat eta Citroën Saxo bat egon dira tartean”.
Nabarmendu dutenez, ez da zauriturik egon. “Txapa istripua izan da, zorionez”. Gogorarazi dutenez, euriagaz arreta gehitu behar da gidatzerako orduan; hau da, klimatologiara egokituta, hain zuzen, abiadura jaitsi edota aurreko ibilgailuarekiko distantzia errespetatzeko gomendioa egin dute.