Gaba Beltza ospatzen jarraitzen dute Mutrikun. Barikuan [urriak 26] Talaixako mamua erre ondoren, gaurkoan [urriak 27] gaurik-eta beldurgarriena bizitzeko aukera izan dute herritarrek.
Gaurko ekintzak itxuraldaketa tailerrarekin hasi dituzte. Ekintza, berez, Zabiel Plazan egin behar zuten, baina eguraldi txarragatik, Zabiel kultur etxean egin dute tailerra. Bertaratu direnek aurpegia margotzeko aukera ere izan dute. Batez ere, zauriak eta odola margotu dituztela nabarmendu dute antolatzaileek.
Iluntzean, berriz, Arima Dance taldeak kalejira egin du. Euria ari zuenez, Miruaitz frontoian batu dira eguraldi txarretik babesean erarik-eta beldurgarrienetan mozorrotuta. Dantza taldeko kideek eta euren gurasoek hileta bat irudikatu dute kandelak eskuetan, hilkutxa lepo gainean eta hilerri bateko irudi-eta guzti. Jarraian, hainbat koreografia landu dantzatu dituzte frontoian batu den jendentzaren gozamenerako.
[HONEKIN LOTUTA]Talaixako mamuaren erreketarekin hasi dira girotzen Mutrikuko Gaba Beltza
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.