Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeingo Gazte Egunak jendez bete du Plazabarripea

Nerea Bedialauneta Alkorta
Markina-Xemein
2018/10/27
Sei urte eta gero, Gazte Eguna berreskuratu du Markina-Xemeinen indarra hartzen ari den gazte mugimenduak. Euria egin badu ere, giro onean ospatu dute gaurko [urriak 27] egun berezia herriko eta inguruetako hainbat gaztek. Aurtengo Gazte Egunaren leloa Gaztion taupadaz, herri bizixe izan da, eta ekintzetan parte hartu duten gehiengoak aurtengo leloa zeramaten kamiseta urdinak eta zapi arrosak eraman dituzte soinean. Antolatzaileek egitarau oparoa prestatu dute. Eguerdian hasi dituzte ekintzak, poteoagaz. Minutuak pasa ahala jende gehiago batu da karro poteoan, eta tartean, jolasen bat edo beste ere egin dute. Hori bai, euria ari zuenez, prestatuta zituzten jokoetariko batzuk bazkalosterako utzi dituzte. Gazteak poteora batu ahala, pegatina bat jaso dute, eta pegatinen jolasa hasi dute. Bakoitzari gai bati buruzko pegatina bat banatu diote, denak ere desberdinak, eta gai horrekin lotutako kide kopurua bilatzen eta batzen saiatu behar izan dute. “Joko hauek, hain zuzen, gure artean harremantzeko aitzakia bat dira”, azaldu dute gazte asanblako kideek.
Markina-Xemeingo Gazte Eguna

Markina-Xemeingo Gazte Eguna

Poteoa egin ondoren, bazkari herrikoian batu dira herriko eta eskualdeko herrietako gazteak. Plazabarripean 200 lagun inguru batu dira giro onean. Jaten hasi aurretik, gainera, talde argazkia atera dute frontoi txikian, eta tartean Euskaraldiagaz ere bat egin dute. Bapo bazkaldu ondoren, jolasekin jarraitu dute. Besteak beste, pegatinen jolasarekin jarraitu dute eta kantu bingoa ere egin dute. Kantuak ipintzen joan dira, eta kantu horrek kartoitik ezabatzen joateko zenbaki bat ordezkatu du. Joko denak ere harremanak estutzeko egokiak direla nabarmendu dute gazte Asanbladako kideek. Jaia goizaldera arte luzatzeko asmoa dute. Proposamenen artean musika izango da nagusi. Arratsaldean Susunkordaren kontzertua, eta gauean, berriz, Legen Beltza, Mugi Pandero eta DJ. Txankletak girotuko dute Plazabarria.
_DSC0521
_DSC0521
_DSC0527
_DSC0527
_DSC0529
_DSC0529
_DSC0530
_DSC0530
_DSC0532
_DSC0532
_DSC0534
_DSC0534
_DSC0536
_DSC0536
_DSC0539
_DSC0539
_DSC0540
_DSC0540
_DSC0545
_DSC0545
_DSC0548
_DSC0548
_DSC0549
_DSC0549
_DSC0552
_DSC0552
_DSC0554
_DSC0554
_DSC0555
_DSC0555
_DSC0558
_DSC0558
_DSC0561
_DSC0561

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.