Jon Lasarte Mujika Bilboko
Ohisama-Solana judo taldeko kidea zilarrezko dominagaz bueltatu da Bizkaiko txapelketatik. Txapelketa domekan [urriak 28] jokatu zen Bilboko Bizkaia frontoian. Judoka ondarrutarrak estreinako parte hartu du Bizkaiko senior judo txapelketan, eta emaitza ezin hobea lortu du
81 kiloz azpiko kategorian. Lasartek, hain zuzen, Gipuzkoako txapelketa jokatu du orain gutxi arte Ondarroako Artibai judo taldeagaz batera.
Denetara, lau borrokaldi egin zituen ondarrutarrak. Bi borrokaldi
ippon puntuazioagaz irabazi zituen. Hau da, azkartasun, teknika eta gehienezko indarra erabilita denbora baino arinago garaitu zituen aurkariak. Azken bi borrokak, ostera, galdu egin zituen Hardy Malot judokaren aurka. Lasarte nabarmendu duenez, oso pozik dago Bizkaiko txapelketa lortutako emaitzagak. “
Lan duina egin dudala deritzot”. Bizkaiko txapelketan lortutako emaitza onari esker, Euskadiko txapelketa jokatzeko txartela lortu du.
Jon Lasarte borrokaldi batean. Argazkia: Maria Bazan
Judoka ondarrutarrak agertu duenez, gainera, etorkizunera begira
73 kilotik azpiko kategorian parte hartzeko asmoa du. “Pixuz oso behetik nago. Momentu honetan 76 kilo pisatzen ditut, eta kategoriaz bajatzeko asmoa dut. Modu horretara emaitzak hobetuko ditudala uste dut”.