Mendexako Udalaren eta
Kuku Habixa elkartearen deialdiari erantzunez, 110 pertsona batu ziren domekan [urriak 28] Mendexako Mendi Martxan.
Bi ibilbide zeuden aukeran: 6,5 kilometrokoa, eta 15 kilometrokoa. Ibilbide luzea 70 lagunek egin zuten, eta laburrena, berriz, 40 lagunek. Ibilbide luzeko partaideak 09:00etan atera ziren udalerriko plazatik, laburrekoak 10:30ean.
Eguraldiak lagundu ez arren bildutako jende kopuruagaz pozik daude antolatzaileak. Halaber,
ibilbide berriarekin oso gustura geratu zirela zehaztu dute. Hain zuzen, itsaso gainetik eta baso eta mahastien artetik ibili ziren. “Mendexak aukera guztiak ditu; hondartza, itsasorako bistak, basoak eta mahastiak. Eguraldiak pixka bat itzaltzen zituen arren, oso gustura geratu gara”.
Argazkia: Kuku Habixa Kultur Elkartea.
Argazkia: Kuku Habixa