Aringa aringan egiteko prestatzen ari dira lekeitiarrak, eguenean [azaroak 1] lehiatuko da eta, herrian zehar, Lekitto Bixirik herri krosa. Lekeitioko XI. herri krosean izena emateko epea irekita dago oraindik, izena helbide elketronikoz emateko azken eguna eguaztena [urriak 31] izango da, lekitxobixirik@gmail.com helbidera idatzita.
Hala ere, azken orduan parte hartzea erabakitzen dutenek ere edukiko dute izena emateko aukera egunean bertan, lasterketa baino 30 minutu arinagora arte. Izen ematea 5 eurokoa izango da aurretiaz eginez gero, eta 7 eurokoa egunean bertan.
XI. Lekitto Bixirik Herri Krossa Amandarri Triatloi Taldeak antolatzen du aurten. Guztira lau lasterketa prestatu dituzte, adin maila desberdinetako kirolarientzako. Horrela, 3 urtetik gorako guztiek izango dute aringa-aringa egiteko aukera. Abadeen moilaren hasieratik hasiko dute lasterketa parte hartzaileek, helmuga, berriz, kioskoaren ondoan egongo da.
VI. Lekitto Bixirik Herri Krosa
11:30ean hasiko dira umeen lasterketak. Lehenengo HH3,HH4,HH5 adinetako umeek egingo dute aringa-aringa 450 metroko ibilbidea eginez. Horien atzetik, 11:45ean, LH1 etik LH3ra bitartekoak 1.050 metroko ibilbidea egingo dute, eta LH4 eta LH6 urte bitartekoek 1.400 metroko ibilbidea bete beharko dute, 12:00etan irtenda. Ume eta gaztetxoen lasterketak moilan eta portuan zehar izango dira.
Azken lasterketa DBH1etik gorakoentzakoa (2006 urtetik aurrerakoak) izango da. 12:15ean hasiko dute krosa, eta herrian zehar luzatuko den 5 kilometro eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.