Urteurren borobila ospatzeko ikasturte osoan askotariko ekintzak egingo dituztela esan dute. Hori bai, ekintzak publiko osoari zuzenduta egongo direla aurreratu dute. “Herritarrek, beraz, kultura, kirol, hezkuntza eta tradizio ekitaldietan parte hartu ahalko dute”. Oro har, hitzaldiak, adituek gidatutako jardunaldiak, erakusketak eta bestelako ekintzak egingo dituzte.
Lehenengo ekintza Arimen Gaua izango da. Ekintza hori Txomin Agirre Ikastolako Iparra Guraso Elkarteak antolatuta dago.
Txomin Agirre Ikastola Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko kidea da, eta Bilboko Gotzaindegiaren agindupean dagoen
Bizkaiko ikastola zaharrenetarikoa da. 1968. urtean sortu zen, ikastolen mugimenduarekin bat euskarari bultzada eman eta euskaraz ikasi nahi zuten ikasleen eskaerari erantzuteko asmoz.
Urteurrena ikastolan egiten dutena herritarrei erakusteko aprobetxatuko dutela dio
Alaine Solabarrieta Txomin Agirre Ikastolaren zuzendariak. “Txomin Agirrek Bizkaiko ikastola berritzaileenetarikoa izatera eraman duen hezkuntza ibilbidea ospatzea du helburu. Eta, aldi berean, gizarteari eta inguruari ikastolako hormak zeharkatuko dituzten balore eta hezkuntza tresnak eskaintzea”.
Kultura, Kirol eta Zientzia asteak, argazki erakusketa eta robotika erakustaldia egingo dituzte. Ospakizunekin amaitzeko ikasle ohien biltzarra eta afaria egingo dituzte, ekainean
Ikasturtean egingo dituzten ekintzen artean dago
Roberto Aguado psikologo klinikoaren hitzaldia ere. “Aguado hezkuntza emozionalean da aditua, eta ume, gazte eta nerabeen gogo aldartea eta emozioak ulertzen laguntzeko hitzaldia eskainiko du”. Ikasleen garapena hobetzera bideratuta, hezkuntza emozionala da, hain zuzen ere, Txomin Agirreren pedagogiaren ardatzetako bat.
Aste tematikoak ere egingo dituzte. “Hiru aste tematiko egingo ditugu, kirola, kultura eta zientziari zuzenduta”.
Kirol Astea kirolari profesionalen eskutik jorratuko dute.
Aste Kulturala, ostera, kazetari, idazle, bertsolari, sukaldari, musikari eta aktoreen eskutik ospatuko dute. Azkenik,
Zientzia Astean mediku espezialistak, ikertzaileak edota emakume zientzialariak gonbidatuko dituzte.
Urteurrenaren baitan baita ere,
ikasleek landutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Horretan, duela bi urte ikastolak ezarri zuen Harvar Unibertsitatean sortutako Ulermenerako Irakaskuntza metodologian oinarritutako lanak ezagutzera emango dituzte.
Ondarroako hezkuntza ibilbidea errepasatzeko
argazki erakusketa ere egingo dute. Erakusketa Udal Erakusketa Aretoan egongo da ikusgai, otsaileko aste oso baten. “Erakusketa ikusgai egongo den leku berean
robotika eta programazio erakustaldia ere egingo dute maiatzean”.
Ospakizunekin amaitzeko,
ikastolako ikasle ohien biltzarra eta afaria egingo dituzte
ekainean.