Domekan [azaroak 4] jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken kanporaketa saioa, 17:00etan, Berriatuko Mendibarren frontoian.
Ondoko bertsolariak ariko dira saioan: Lander Ibarluzea Bikandi
Aitxulua (Etxebarria), Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein), Asier Alcedo Cano (Portugalete), Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo), Itxaso Paia Ruiz (Algorta) eta Oihana Bartra Arenas (Bilbo).
Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25ean Igorren jokatuko den finalaurrekora. Gainontzekoak, ostera, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetan aritzeko aukera.
Domekan Berriatuan kantatuko duten sei bertsolarietatik bost Udabarriko Fasetik sailkatu dira. Bartra, ostera, 2014an finalista izan zen, eta horregatik sailkatu da zuzenean kanporaketa faserako.
Gai jartzailea, epaimahaia eta idazkaria. Domekako saioan Idoia Anzorandia Kareaga izango da gai jartzailea. Epaimahaia, ostera, ondokoek osatuko dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izango da.
Bertsolariek
ondoko ariketak egin beharko dituzte:
- Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
- Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
- Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
- Bakarkako lanak: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean
Kanporaketa fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta
abenduaren 15ean finala, Bilboko Bilbao Arenan.
Hemen finalaurreko saioak eta finala:
- Azaroak 18 (Berrizko herriko frontoian)
- Azaroak 25 (Igorreko udal kiroldegian)
- Abenduak 1 (Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian)
- Abenduak 15: finala (Bilboko Bilbao Arenan)
Saioetako sarrerak
Internet bidez edo saioen egunetan txarteldegian bertan erosi ahal dira, 16:00etatik aurrera.