Bizkaia Kopa Trail mendiko kirol liga Lekeitiora ailegatuko da
domekan [azaroak 4]. Bizkaiko zortzi herritan egiten den kirol ekitaldi entzutetsuak lau kirol modalitate ezberdinetan parte hartzeko aukera eskainiko die kirolariei:
mendi martxak (10km eta 22 km),
MTBa,
trail luzea eta laburra eta
txakur krosa.
21,46 kilometroko ibilbidea egingo dute MTBko parte hartzaileek,
18,05 kilometroko distantzia osatu beharko dute trail zein martxa luzeetakoek. Txakur kroseko eta trail eta martxa laburretakoek, ostera,
9,71 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.
Iaz Lekeition egin zen Bizkaia Kopa Trail. Argazkia: Lekeitioko Udala
Independentzia plazatik irtengo dira kirol proba guztietako parte hartzaileak. Mendi martxak egitera doazenak izango dira goiztiarrenak. Horiek
09:00etan dute irteera-ordua.
09:30ean hasiko da txakur krosa,
09:45ean ekingo diote lehiari trail luzeko kirolariek eta
10:00etan trail laburreko korrikalariek. Azkenik,
10:30ean aterako dira txirrindulariak.
Barikuko [azaroak 2] 15:00ak arte egongo da Internet bidez Bizkaia Kopa Traileko probetan izena emateko aukera, eta dortsalak badaude, bertan egunean ere bai. “Etaparen egunean izena ematen dutenentzako prezioak igoko dira. Mendi martxa luzeak, trail luzeak eta MTBak 25 euro balioko dute, eta mendi martxa laburrak, trail laburrak eta txakur krosak 20 euro”, azaldu dute antolatzaileek. Gainera, etaparen egunean izena ematen duten parte-hartzaileek ez dute oparirik jasoko.
Aurreratu dutenez, dortsalak etaparen egunean hartuko dira, 8:00etatik aurrera, eta albaitariaren kontrola ere ordu berean hasiko da.
Arropazaindegia, dutxak, komunak eta maukak egongo dira Independentzia plazan, parte hartzaile guztientzat.