Arropain auzoan dagoen errepidean losa berria egiteko lanak hasi dituzte. Bidearen ezker aldean espaloia egingo dute, orain dagoen
oinezkoen ibilbidea osatuz. Horrela, errepidea kale bihurtuko dutela jakitera eman du Lekeitioko Udalak, eta oinezkoak bertatik igarotzea erraztuko dela gaineratu du, “
segurtasuna ziurtatuz”.
Arropain auzoa.
Arropain auzoa, Ispaster eta Lekeitioko udalerrien mugan dago eta, beraz, lanak
bi herrien artean kudeatuko direla jakitera eman dute. Obrak iraun bitartean, errail bat itxita egongo da eta semaforoa jarriko da trafikoa bideratzeko. Lanek lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusten dute.