Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, Espainiako TVE 1 katekoek
hiru erreportaje grabatu dituzte Mutrikun. Eta erreportaje horiek domekatik barikura bitartean emititzen den
Aqui la tierra saioan emango dituzte; saioa 20:30ean hasten da.
Lehenengo erreportajea azaroaren 6an ikusi ahalko da. Horretan Mutrikuk itsasoarekin eduki duen eta daukan lotura jorratuko dute. “Elenita Berria da protagonista”.
Bigarrena azaroaren 12an ikusi ahalko da, eta Mutriku eta kontserbak landuko dituzte. “Yurrita kontserbak enpresa agertuko da”. Hirugarren eta
azken erreportajea azaroaren 19an emitituko dute: Mutrikuk zesta-puntarekin daukan lotura landu dute. “Julian Ulacia zestagilea izango da protagonista”.