Adin guztietako herritarrak kontuan hartuta, umeei begirako proposamena eskaini du gaur [azaroak 3] goizean Ondarroako Udalak antolatutako
Literatur Amuak ekimenak. Horrela,
Dejabu Panpin Laborategia eta Artedramaren eskutik, Joseba Sarrionandiaren
Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuan oinarritutako ipuin kontaketa dramatizatuagaz gozatzeko aukera eduki dute ume eta gurasoek udal liburutegian. Antzeztutako mikroipuin, abesti edota txisteez lagunduta literatura haurrengana hurreratu dute Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek.
Ondarroan eskaini duten saioa.
Irudimena haratzago eraman eta jolasteko aukera eduki dute haurrek antzezlan horregaz. Ipuinen aitzakiarekin askotariko gaiak landu dituzte, hizki zopara jolastu eta maitasunaz aritu dira besteak beste. Irribarrea ahoan, parte hartzeko gogoz egon dira denak. Sarrionaindiaren
Biba zorrien izurritea ipuina ere ezagutu dute.