Kirolariz bete ziren atzo [azaroak 4] goizean Lekeitio eta inguruak.
Bizkaia Kopa Trail mendiko kirol liga ezagunaren zazpigarren proba, eta azkenaurrekoa, lehiatu zen, eta
487 kirolzalek parte hartu zuten lau kirol modalitate ezberdinetan: MTB, Trail, Martxa eta Txakur kros probetan.
Mendi bizikletako parte hartzaileak Lekeitio inguruetan zehar. Argazkia: Lekeitioko Udala
Independentzia plazatik irten ziren kirol proba guztietako parte hartzaileak. Mendi martxetako parte hartzaileak izan ziren goiztiarrenak
, 09:00etan izan zuten irteera-ordua. Kirol ekitaldi hori da lehiaketa formatutik kanpo gelditzen den bakarra, hala ere, harrera ona eduki zuen mendizaleen artean.
42 ibiltarik osatu zuten gutxi gorabehera 9,71 kilometro zituen ibilbide laburra eta
50 ibiltarik 18 kilometroko luzea.
09:30ean hasi zen lehen lehiaketa: txakur krosa. 30 parte hartzaile izan zituen probak, eta irabazleak
Leire Dominguez Molinero eta Kenia txakurra (0.53.54) eta
Ivan Herrera Perez eta Otto txakurra izan ziren (0.41.48). 15 minutu beranduago ekin zioten lehiari, trail luzeko korrikalariek eta 10:00etan, trail laburrekoek.
Ibon San Miguel lekeitiarrak irabazi zuen trail luzea, 20 kilometroak 01.16. 35 denboran osatuz.
Silvia Puigarnau izan zen, bestalde, emakumeetan lehenengoa, 01.38.38 denboragaz. Guztira, 13 emakumek eta 113 gizonezkok parte hartu zuten norgehiagokan.
Txaku kroseko parte hartzaileak. Argazkia: Lekeitioko Udala
10 kilometroko trail laburreko irabazleak, berriz,
Bego Uriarte Ibarrola (50.33) eta
Imanol Goñi (41.33) izan ziren. 35 emakumek eta 134 gizonezkok parte hartu zuten lehian.
Azkenik, 10:30ean irten ziren txirrindulariak. Ibilbidea osatuta helmugaratzen lehenengoak
Nekane Pradera Belar (01.33.39) eta
Jabier Goitia (01.02.38) izan ziren. 70 parte hartzaile eduki zituen mendi bizikleta lasterketak.
Traileko parte hartzaileak. Argazkia: Lekeitioko Udala