Hiribilduak 693 urte bete dituela-eta hainbat ekintza egin dituzte asteburuan, Lekeition. Itxaropena Txistulari elkartearen kalejira eta buru handiak egon ziren zapatu [azaroak 3] goizean kalerik kale. Arratsaldean, berriz,
Maria Diaz de Haro Bizkaiko andere eta Lekeitioko hiribilduaren sortzaile izan zenari buruz gehiago ezagutzeko aukera egon zen kultur etxean Enriqueta Sesmero historialariaren eskutik.
Itxaropena txistulariak kalerik kale. Argazkia: Lekeitioko Udala
1325eko azaroaren 3an, Maria Diaz Haroko Bizkaiko Andreak, foru-gutuna eman zion Lekeitioko herriari. Horrela, lekeitiarrek, eskualdeko gainerako herritarrekin alderatuz, zenbait onura juridiko eta ekonomiko eskuratu zituzten.
Buruhandiak. Argazkia: Lekeitioko Udala
HIRIBILDUAREN SORRERA