McOnak talde lekeitiarrak Gure Naufragioak lan berriaren Sutara bigarren single-aren bideoklipa estreinatu du. Taldeak abuztuan grabatu zuen abestia, Usurbilgo Haritz Harreguy Studio-an. Bideoklipa, ostera, Gernika-Lumoko Iparragirre Rock Elkartean grabatu zuten urriaren 21ean. Abestian Irantzu Garamendik (Whistle-a, Clowerwind taldea) eta IƱaki Zabaletak (Hammond-a) parte hartu dutela esan dute.
Hodei Izarra izan da bideokliparen zuzendaria. Grabaketa, ostera, Victor Sanchezek egin du. Nahasketak Haritz Harreguyk egin ditu, eta masterizazioa Victor Garciak (Ultramarinos studio). Bideoan ondokoek parte hartu dute: Maialen Arrinda, Mikel Natxiondo, Paulo Agirre, Endika Martinez, Aingeru Bidaurreta, Ander Marino Elorza eta Hodei Izarra.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.