Euskaraldia gero eta babes gehiago jasotzen ari da. Hala, joan den domekan [azaroak 4] Amorotoko elkarte ezberdinek ere Euskaraldiarekin bat egiten duela adierazteko agerraldia egin zuten. “Egitasmoa babestuz, euskara gure hizkuntza dela aldarrikatu nahi dugu”, esan dute.
Amorotoko elkarte desberdinetako ordezkariak, domekako agerraldian. Argazkia: Amorotoko Udala