Lehiaketa herriko ume eta gazteen artean
euskal literatura sustatzeko asmoz antolatu du Ispasterko Udalak, eta hortaz, lanak euskaraz idatzitakoak izan behar dira.
Era berean, originalak izatea eskatu dute. Hau da, beste lehiaketaren batera aurkeztu gabeak, eta inon argitaratu gabeak izan behar dira.
1988 eta 2012 urteen artean jaiotako herritarrek parte hartu dezakete; sei kategoria bereiztu dituzte.
Ispasterren erroldatutako egotea edo bestela udalerriko eskolan matrikulatuta egotea ezinbestekoa da parte hartu ahal izateko.
Iaz ez bezala, aurten gai zehatz bat aukeratu dute:
11 egunez euskaraz. Parte hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu dezake. A kategorikoek nahi beste hitz eta marrazki bat izan beharko dute. Gainontzeko kategorietako herritarren lanek gutxienez 200 hitz eduki beharko dituzte.
Aurkezteko moduak. Azaroaren 23an (barikua) amaitzen da lanak aurkezteko epea.
Horretarako bi bide daude. Batetik posta elektronikoz bidali daitezke
kulturetxea@ispaster.net helbidera, eta bestetik, lanak gutun-azal batean sartu eta udaletxean utzi daitezke.
Modu batean zein bestean aurkeztu, lanak PDF formatuan eraman behar dira, eta goitizenez sinatuta (ezin daiteke egileen datu pertsonalik agertu behar). Parte hartzaile bakoitzaren datuekin fitxa bat behar da, eta udalaren webgunean (
www.ispaster.net) dago eskuragarri.
Sari banaketa. Lehiaketaren irabazleak saritzeko ekitaldia abenduaren 3an (Euskararen Eguna) egingo dute Udal Liburutegian.
Kategoria guztietako irabazleek diploma bana jasoko dute. Horrekin batera, adinaren araberako sariak zehaztu dituzte. Hain zuzen ere, liburuetan edo eskola materialetan gastatzeko txartelak edota Mendexako Abentura Park-era joateko bi sarrera emango dizkiete irabazleei.
Jakitera eman dutenez, aurkeztutako lan kopurua espero edo aurreikusitakoa baino handiagoa bada, atzerapena izan dezake, epaimahaikideek lanak irakurtzeko eta aztertzeko denbora beharko duelako.
Epaimahaiaren arabera idazlanak ez badira “beharrezko kalitate mailara iristen” sariak eman gabe uzteko erabakia hartu ahalko dute. Epaimahaikideak Ispasteko Udalak izendatuko ditu. Aurkezturiko ipuinak udalaren esku geratuko dira, eta ondorioz, udalak bere webgunean edota beste komunikabide zein euskarritan argitaratu ahalko ditu (beti ere egilea aipatuz). Era berean, lehiaketan egindako argazkiak eta bideoak erabili ahal izango ditu.
KATEGORIAK:
- A Kategoria. 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak.
- B Kategoria. 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak.
- C Kategoria. 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak.
- D Kategoria. 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak.
- E Kategoria. 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak.
- F Kategoria. 1988 eta 2002 urtee bitartean jaiotakoak.