Hezurretako osasunari buruzko berbaldia emango dute Aulestin
Aulestiko Hirugarren Adinekoen eta Pentsiodunen San Blas elkarteak hezurretako osasunari buruzko berbaldia antolatu du eguenerako (azaroak 8).
Udaletxeko aretoan elkartuko dira, 17:00etatik aurrera. Elkarteko arduradunek jakitera eman dutenez, Kurutzetako ospitaleko traumatologia zerbitzuko bi traumatologo izango dira hizlariak.