Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak nerabezaroari aurre egiteko gurasoentzako tailerra prestatu du. Batik bat nerabeak dituzten gurasoei zuzendutako ikastaroa bada ere, interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal dezaketela zehaztu dute.
Arratsaldez ordubete eta erdiko bina saio egingo dituzte Lea Ibarreko udalerrietan. Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko psikologoak gidatuko du tailerra.
Izena emateko bideak. Parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute. Horretarako, Mankomunazgora jo (94-684 29 63) edo Aulestiko, Amorotoko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko udaletxeetara joan edo deitu ahal da.
Herri guztietan ordutegi bera izango du ikastaroak;
17:00etan hasi eta 18:30ak arte emango dute.
Lea Ibarreko bost herrietan bina egun zehaztuz erabaki zuten tailerraren egutegia. Aste honetan Mendexan egitekoak ziren lehen saioa, baina, jende gutxik izena eman duenez, mendexarrek amorotarrekin batera egitea erabaki dute. Hain zuzen, azaroaren 20an eta 27an (martitzenak) emango dute tailerra Amoroton.
Abenduan, berriz, Gizaburuagan eta Munitibarren landuko dute nerabezaroaren gaia. Eta urtarrilean Aulestiko bi saioekin bukatuko dute tailerra.
Egutegia:
- Amoroto/Mendexa. Azaroak 20 eta 27 (martitzenak), Amorotoko eskolan.
- Munitibar. Abenduak 3 eta 10 (astelehenak), udaletxeko aretoan.
- Gizaburuaga. Abenduak 4 eta 11 (martitzenak), udaletxean.
- Aulesti. Urtarrilak 8 eta 15 (martitzenak), udaletxean.