Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iaz baino herritar gehiagok parte hartuko dute aurten Berriatuko Bizilagunak egitasmoan

Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua
2018/11/07
Bizikidetza eta elkarkidetza oinarri dituen egitasmoaren helburua Euskal Herriko familia eta pertsonak atzerritik etorritakoekin bazkari baten biltzea da, elkar ezagutuz edota harremanak sendotuz. Iaz egin zuten lehenengoz Berriatuan, eta aurten iazko familia bikoitzak eman du izena. Hain zuzen, zortzi bazkari egingo dituzte domekan [azaroak 11]. Horietan berriatuarrak eta senegaldarrak elkartuko dira. Hala, etxe bakoitzean dinamizatzaile bana edukiko dute. “Iazko esperientzia oso positiboki baloratu zuen jendeak, eta horren adierazle da aurten parte hartuko dutenetatik lau iazkoak izatea. Espero dugu datorren urterako jende gehiago animatzea, egun polita izaten da eta”. 13:00etan udalerriko plazan batuko dira, musikaz lagunduta. Solasaldian talde argazkia ere aterako dute, eta 14:00ak aldera etxeetara abiatuko dira. “Egun osoko plana da; iaz ere giro polita sortu zen bazkalostean”. Berriatuan ez eze, Gipuzkoako hainbat herritan ere egun berean egingo dute bat familiek. Izan ere, berriatuarrak Gipuzkoako Bizilagunak elkartekoekin daude harremanetan, eta beraz, denek domeka honetan egingo dituzte bazkariak. Azaldu dutenez, parte hartzaile guztiak beste egun batean elkartuko dira berriro ere Berriatuan. Iaz egin modura, topaketa horretan diplomak banatuko dituzte, eta egitasmoaren eguneko esperientziak elkarbanatuko dituzte: “Bazkarietako argazkiak ikusi eta eguna zelan joan zen kontatzeko momentua izaten da”.
Bizilagunak Berriatua

Iaz egitasmoan parte hartu zutenak. Argazkia: Bizilagunak Berritxu.

2012tik. Bizilagunak egitasmoa duela sei urte egin zuten estreinakoz Euskal Herriko hainbat udalerritan. Ordutik, 10.000 herritar inguruk parte hartu dute, dinamizatzaileak barne. Iaz, esaterako, 2.000 baino gehiago izan ziren txoko ugaritan mahai baten inguruan bazkaritarako elkartu ziren bertako eta atzerritar jatorriko familiak. Egitasmoa parte hartzen dutenak elkarrekin jai giroan biltzeko, Bizilagunak Zirkus festa egin zuten Donostiako Sagues auzoan, urriaren 28an. Kulturaniztasunaren adibide da aipatu jaia, eta bertan bildutako herritarrek tailerrak eta bestelako ekintzak egin zituzten, eta bazkari erraldoi bat izan zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.