Herritik eta herritarrentzat sortu zen 2003. urteko udazkenean Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza. Urtez urte, harpidedun direnen laguntzari esker biziraun du. Ibilbide oparoa bete du egunkariaren bidelagun direnekin. Eta aurrerantzean ere, horien babesari esker jarraituko du lanean.
Urteroko kuota ordainduta, astean lau egunetan egunkaria etxean, lantokian edota euren negozioetan jasotzen dute harpidedunek. Alabaina, informazioa ezeze, beste hainbat gauza ere eskaintzen zaizkie harpidetzari esker. Esate baterako, aldiro-aldiro askotariko zozketak egiten ditu harpidedun direnen artean. Gainera, turismo edota arraun gidak, urtekaria, egutegiak… banatzen zaizkie.
Banaketa zerbitzua Etxeraino enpresak kudeatzen du. Biztanle gehien dituzten udalerrietan bertako banatzaileek uzten dituzte egunkariak postontzietan, eta herri txikietan, aldiz, okinek egiten dute banaketa lana.
[EGIN HARPIDEDUN, KLIK BATEN]
Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatuta, azken urteotan posta elektronikoz egunkaria PDF formatuan jasotzeko aukera ere eskaini du.
Harpidedunek urtean 77 euro ordaintzen dituzte.
Nola egin harpidedun? Erraztasuna eman asmoz, harpidetza bi modutara egin daiteke. Batetik, Markina-Xemeingo erredakzioko telefono zenbaki honetara deituta: 94-684 44 36, eta bestetik,
Internetez eskaera eginda,
webgunean.
Gaur egun,
3.000 harpidedun ditu Hitzak. Internetek eta sare sozialek indarra hartzeak, paperaren gainbehera ekarri du azken urteotan. Joera horren aurrean, baina, tokiko euskarazko hedabideak harpidetzak sendotzeko apustu irmoa dauka. Kontsumo ohiturak aldatu diren arren, asko eta asko dira gaur gaurkoz papereko xarma maitatu, eta bere aldeko hautua egiten jarraitzen dutenak.
[EGIN HARPIDEDUN, KLIK BATEN]
Berritasuna. Hamarkada eta erdiko ibilbidean berritasunak eskaintzeko erronka beregain hartu, eta garaian garaira egokitutako zerbitzua eman du Lea-Artibai eskualdeko eta Mutrikuko egunkariak.
Harpidedunen babesari esker egin du hamarkada eta erdiko ibilbidea. Herritarrek etxean zein lantokian jasotzen dute egunkaria
Hala, bide horretan beste pauso bat ematear da. HITZAkide profila gehituko zaio laster, proiektuaren babesle egin nahi dutenei beste aukera bat eskainiz. HITZAkide egiteko urtean 50 euro ordaindu beharko dira.
Harpidedun direnek webgunea nolanahi edo nahieran erabiltzeko aukera edukiko dute. Hau da, harpidedun izatea izango da Hitza proiektua osotasunean babesteko modua.
Dena dela, egunkaria modu digitalean eskuragarri eduki nahi dutenek ere HITZAkide egiteko aukera edukiko dute; horiek proiektuaren babesle bilakatuko dira. HITZAkideek egunkaria nahieran kontsultatu ahalko dute webgunean.
Eduki esklusiboak. Eta nola ez, harpidedun direnek, Hitza egunkaria bera eta urte osoan argitaratzen dituen gehigarriak etxean jasotzeaz gain, webguneko eduki esklusiboa ere eskura edukiko dute. Horietara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza edukiko dituzte.
HITZAkideek, ostera, soilik alor digitaleko abantailak edukiko dituzte, eta horretarako erabiltzaile bat eta pasahitza edukiko dituzte.
[EGIN HARPIDEDUN, KLIK BATEN]
Laster emango dituzte zehaztasun guztiak, baina, oro har, harpidedunek eta HITZAkideek edukiko dituzten abantailak askotarikoak izango dira.
Urtez urte, egunero-egunero hedabide txikia hazten eta handitzen joan dadin berau babestu eta lagundu dute harpidedunek. Lantaldeak egin modura, hamabost urte hauetan harpidedun bakoitzak bere aletxoa jarri du ilusioz betetako proiektua sendotzeko.
HITZAren 15. URTEURRENARI LOTUTAKO EDUKIAK: