HITZAk herritarrekin, eragileekin eta erakundeekin ospatu du 15. urteurrena
Ateak zabal-zabalik. Horrelantxerik ospatu zuten Hitzako kideek Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren 15. urteurrena. Ekitaldi xumea izan zen, eta han egon ziren bateko eta besteko herritarrak eta udal ordezkariak.
Hitzak Markina-Xemeinen daukan bulegoa ezagutzeko aukera eduki zuten denek. Eta urte horietan guztietan Hitzak egindako artxiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera ere eduki zuten. Ostean Herribixi kooperatibako kideek urteurrenari lotutako antzelan txiki bat eskaini zuten. Umorea oinarri hartuta, Herri eta Bixi pertsonaiek barre algarak atera arazi zizkien han bildutakoei.
Sorrera gogoratuz. Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu Hitzako zuzendariak Hitza zergatik sortu zen gogorarazi zuen. «Gure inguruko herrietan gertatzen denaren berri euskaraz edukitzeko eskubidea daukagu, eta helburu horri jarraituz sortu zen Hitza. Urte hauetan guztietan, gainera, Hitzak hamahiru herriren arteko kohesioa lortu du, besteak beste. Eta orain arte modura, datozen urteetan ere herritarren, eragileen eta erakundeen babesa ezinbestekoa izango da».
Ekitaldiarekin amaitzeko, zer edo zer jan eta edan zuten bertaratutakoek.