Ades espeleologia taldeak
2016. urtean egin zuen aurkikuntza Lekeitioko Armintxe kobazuloan. Ordutik, eta Bizkaiko Foru Aldundiak bideratuta, askotariko lanak egin dituzte kobazuloan. Eta bihar [eguaztena, azaroak 14], 11:30ean, lanen inguruko azalpenak emango ditu aldundiak. HITZAk ere agerraldian esaten dutenaren berri emango du.
“Agerraldian 2016an egindako aurkikuntza paregabeko balantzea egingo dugu”, esan dute. Aurkikuntza garrantzitsua izan zela berretsi dute aldundiko ordezkariek, “bai grabatuen kalitateagatik eta baita ere erabilitako teknikagatik ere”. Armitxeko grabatuak Madeleine garaiko Goi Paleolitoko grabatuak dira; irudiak tamaina handiko grabatu multzoa izateagatik nabarmentzen dira. Besteak beste, duela 14.000 urte inguru erabilitako teknikagaz egindako 50 animaliaren figurak aurkitu zituzten Armintxen; irudiak arraste teknika bat erabiliz daude eginda. “Teknika horrek altxadura txikiak sortzen ditu”.
Aurkikuntzaren ezaugarri nagusienetariko bat da Kantauri itsasoaren inguruan figura erabat berriak aurkitu izana. “Ezaugarri horrengatik Armintxeko aurkikuntzak beste aurkikuntzetatik bereizten da”.
HONEKIN LOTUTA: