Zazpigarren urtez
Bizilagunak egitasmoa egin zen Euskal Herriko hainbat txokotan, domekan.
Berriatuan bigarren urtez jarraian egin dute.
Mahai baten inguruan herrialde desberdinetako pertsonak batzea da Bizilagunak-en helburua, familia giroan. Elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko ekimena da, eta bide batez, gizartean barneratuta dauden aurreiritziak apurtzeko modua da.
Berriatuan zortzi bazkari egin zituzten domekan. Senegal jatorriko berriatuarrekin bazkaldu zuten. 13:00ak aldera herriko plazan elkartu ziren, musikaz lagunduta. Solasaldian talde argazkia ateratzeko aprobetxatu zuten, eta bazkalorduan hitzordurako aukeratutako etxeetara joan ziren.
Bizilagunak egitasmoan parte hartu zuten berriatuarrak plazan, domekan.
Argazkia: Berriatuako Udala.
Berriatuan aurreko urteko kopurua bikoiztu dute aurten, eta parte hartzaile batzuek errepikatu egin dute. Hain zuzen, egitasmoa sortu zenetik asko eta asko dira urtero errepikatzen dutenak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 58 nazionalitateko
2.542 pertsonak bat egin dute aurten egitasmoagaz. Horiek Gipuzkoako 127 udalerritan, Arabako hamabitan eta Bizkaiko lautan bildu dira.
Araban 71 bazkari egin dituzte, (1.311 partaide), Bizkaian 32 (331 partaide) eta Gipuzkoan 127 (900 partaide).