Duñabeitiak 5. postua lortu du Gipuzkoako Judo Txapelketan
Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zen domekan, Hernanin, eta bertan, Ondarroako Artibai Judo Taldeko hainbat kirolarik parte hartu zuten. Besteak beste, Julen Duñabeitiak nagusi mailan parte hartu zuen, 100 kiloz azpiko kategorian, eta bosgarren sailk...
Duñabeitiak, egia esan, zorte txarra izan zuen. Txapelketa ligaxka eran jokatu zen, eta lehen zatian parte hartzaile guztiek berdindu ostean, ligaxka errepikatu behar izan zuten. Bigarren zatia jokatu ondoren, bosgarren amaitu zuen. Euskadiko txapelketan parte hartzeko txartel zuzena lortu ez baldin badu ere, txapelketan parte hartzeko aukera handiak ditu.
Nagusi mailan ez eze, txikien mailan ere parte hartu zuten Aritz eta Eñaut Bernedok, Oier Lagok, Danel Irustak eta Aner Bakerizak taldeka. Lehenik eta behin, Donostiako Judo Klubaren aurka borrokatu zuten, eta 3-2 galdu zuten. Jarraian, Zarauzko Lizardi taldearen aurka borrokatu zuten, eta emaitza bera lortu ostean, sailkapenetik kanpo geratu ziren.